10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
4. Gizarte eskubideak (gizarte eta ekonomi politikaren printzipio gidariak)
4.1. Familiaren babesa. Adingabeen eskubideen babesa
Espainiako Konstituzioaren 39.1. eta 4. artikuluak
"1. Aginte publikoek familiaren babes sozial, ekonomiko eta juridikoa bermatuko dute."
"4. Umeek nazioarteko euren eskubideak zain tzeko hi tzarmenetan ezarritako babesa izango dute."
Familia gizabanako gehienen oinarrizko erreferentzia da eta adingabeen, adinekoen eta beharrizan bereziak, dependentzia edo gaixotasunen bat dituzten gizabanakoentzako berebiziko zeregina du. Familia tradizionalaren bilakaerak arreta berezia eskatzen du, eredu hauen guztien berdintasuna sustatzeko ere: familia guraso bakarrak, sexu bereko gurasoak dituzten familiak, bananduak edo berriz elkartuak.
Bestalde, beharrezkoa da familia ugarienganako arreta bultzatzea, botere publikoen laguntza handiagoa behar baitezakete euren beharrizanak asetzeko. Alde horretatik, guraso bakarreko familien babes berezia beharrezkotzat jo tzen dugu eta, gure ustez, familia hauek, bi seme-alaba dituztenean, familia ugarien mailarekin parekatu beharko genituzke, Estatuko legeetan jadanik gertatzen den bezala.
Era berean, beharrezkoa da indar handiagoz bultzatzea familia ugarientzako diru-laguntzak, ez soilik laguntza zuzenekin, baita neurri fiskalekin ere.
Gainera, gainditzeke daude guraso bakarreko eta bikote homosexualez osatutako familiekiko dauden oztopo administratibo formal guztiak; gehienek idazki eta dokumentuen informazioarekin zerikusia dute, ez baitira errealitate sozial eta juridiko berrira egokitu.
Guraso bakarreko familien egoera berezia familientzat sortzen diren onura ekonomikoak ematerakoan kontuan izan beharra dago, udal kiroldegietarako sarbideari dagokionez edo bestelako edozein hobari edo lagun tza fiskali dagokionez.
Beharrezkoa da lana eta familia bizitzan uztartzeko neurrientzako laguntzak abian jartzea, egungo araudiarekin une honetan estaldurarik ez duten langile autonomoentzat.
Beharrezkoa da herri administrazioetako pertsonalaren lan baldintzen neurri arau-emaileek lanaldia malgutzeko edo berrantolatzeko neurriak barne har tzea, lanaren eta familiaren uztarketa laguntzeko sortu baitira, egungo araudiak eragiten dituen interpretazio zalantzak argitzeko asmoz.
Arartekoaren erakundeak bikote bananduen kasuan guraso bien arteko erantzukizun konpartituaren alde egin du. Hori dela eta, herri-botereei eskatu diegu, zeinek bere eskumenen neurrian, behar diren lege aldaketak premiatu ditzatela, banantze eta dibortzio kasuetan, aukerarik desiragarriena seme-alaba komunen zaintza guraso bien ardura izatea izan dadin, gurasoen erantzukizun partekatuko araubidean, lehentasunez adingabeen interesa babestuz betiere.
Gauzak bestela esanda, adingabeen egoerari arreta eskaini nahi diogu, genero indarkeria dagoen familien kasuan.
Familiaren babesik gabeko haur eta nerabeei dagokienez, beharrezkoa da, udal zerbitzuen partetik batik bat, familiei laguntzeko eta esku hartzeko apustu sendoagoa egitea. Harrera familien kasuan, kalitatezko laguntza jarraitua behar da, bai adingabearen kasuan, bai harrera familiarenean. Harrera egoitzetan dauden ume eta nerabeen kasuan, familiaren esku hartzea indartu beharra dago.
Babesik gabeko adingabeen kasuan, bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoera azpimarratu beharra dago. Gehien errepikatzen den arazoa, kasu hauetan, lurralde historiko bakoitzean indarrean dauden irizpide eta harrera-protokoloen ezberdintasunean datza, bereziki adinari dagokionez, eta horrek ondorioak ditu umea edo nerabea babeserako sisteman sartzeko ala ez onartzeko. Gai tzestekoa da foru aldundiek ez dutela betetzen bizilekua izateko baimena emateko beharra. Gainera, onartezina da baliabide sozialik gabeko adingabe atzerritarren existentzia adinez gorakoentzat, neurri horietarako inolako babes legalik izan gabe.
Adingabe arau-hausleei dagokienez, familiako eta bikotekidearen aurkako indarkeria delituen etengabeko hazkundea eta babeserako sistemetatik datozen adingabeen proportzio altua oso larria da oraindik ere. Adingabe arau-hausleei zuzendutako hezkuntza zentroen sarearen egiturak berdin segitzen du.
Aipatzekoa da babeserako eta erreformarako sistemen arteko erlazioa, azken urteetan sendotu egin baita, bereziki internamendu neurrien kasuan. Egoera garran tzizkoa da laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen kasuan. Internamendu neurrien erdia islatzen badute ere, izan behin-behinekoak zein behin betikoak, 2010. urtean jaitsi egin da gazteentzako justizia zentro batean artatutako atzerriko adingabeen ehunekoa. Bi sistemez gehien baliatzen diren kolektiboak hauek dira:
– Lagundu gabeko adingabe atzerritarrak (gehienak Marokokoak).
– Familia erreferentzia eskaseko eta berdinen taldearekiko mendekotasun handiko Latinoamerikan eta Errumanian jaiotako adingabeak.
– Familiaren barruan edo bikotekideei eraso egiten dieten adingabeak, eta adingabea ingurunetik bereizi beharra dago.
– Emantzipaziorako aukera errealik ez duten 18 urtetik gorakoak.
– Babes zentroan bizi diren adingabeak. Igoera handia gertatu da nesken kopuruan.
Hezkuntzapremia bereziak edo berariazkoak dituzten talde batzuk eskolatzeari buruz, izendatzaile komuna berriro ere familiekiko lankidetzaren hobekuntzan datza.
Kolektibo eta gizabanako gutxietsienen kasuan, eskoletako ghettoak eta segregrazioa saihestu behar dira.
Beharrezkoa da ezgaitasunak dituzten ikasleen heziketa beharrizanei erantzun egoki bat ematea; populazio etorkinetik datozen ikasleak, herri ijitoaren ume eta nerabeak eta gizarteak gutxietsitako populaziotik datozenak.
Ume eta nerabeen adimenaren osasun-arreta adingabeen osasunerako eskubidearen arretarako beharrizan premiazkoenetariko bat da. Dudarik gabe, adimenean osasun arazoak dituzten adingabeen kolektiboa gizartean une honetan hasten ari den taldeetako bat da. Ezinbestekoa da administrazioen arteko koordinazioan sakon tzea kolektibo honen beharrizanei erantzuteko.
Beste alde batetik, beti eragin izan dute kezka berdinen arteko eskola jazarpenaren kasuek. Tratamendu iraunkorra behar duen fenomenoa da, hain larria izanik, eta familiek, bizikidetza planek eta hezkuntza zentroek artikulatutako gainerako tresnek zeregin garrantzitsua dute kasu honetan. Kasu batzuetan teknologia berriak jazarpenerako bide gisa erabiltzen dira; horri "ziberbullying" deritzo.
Datu positibo gisa aipa liteke azken urteetan behera egin duela Hezkuntza Ikuskari tzaren aurrean salatutako eskolako jazarpen kasuen kopuruak. Oraindik nagusi dira mutilek burututako jazarpen kasuak, bereziki Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta Bigarren Zikloko lehen bi ikasturteetan.
Kezkagarria da hainbat erakunde sozialen txosten eta azterlanek azaldutako umeen pobrezia egoeraren hazkundea.
Azkenik, azpimarratzeko modukoak dira sexu orientazio edo genero-identitate ezberdinak dituzten nerabeen integraziorako zailtasunak eta bazterketa egoerak.
4.2. Osasunerako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 43. artikulua
"1. Osasuna babestua izateko eskubidea onar tzen da.
2. Aginte publikoen eskuetan dago osasun publikoa antolatu eta babestea, neurri prebentibo eta prestazio eta zerbi tzu beharrezkoen bitartez. Legeak ezarriko ditu guztion eskubide eta betebeharrak, honi dagokionez.
3. Aginte publikoek osasunhezkun tza, hezkun tza fisikoa eta kirola bultzatuko dituzte. Aisiaren erabilpen egokia ere erraztuko dute."
Krisi ekonomikoa dela eta, egungo osasun zerbitzuaren mailari eusteko beharrezkoa da baliabideak optimizatzea, baina herritarren osasun eta gizarte beharrizanei erantzuteari utzi gabe.
Gaixoen kezkagaiak ez dira soilik osasun asistentziaren ingurukoak: itxaron-zerrendak bezalako alderdi instrumentalak, zerbitzuen kartera edo prestazioak lortzeko prozedurak, bestea beste.
Gaixo askok kexa bera azaldu dute: ebakuntza kirurgiko bat izateko itxaronaldia hainbeste luza tzen da non ebakuntzaren aurreko probak iraungi egiten diren, eta analisiok berriz egin beharra gertatzen da.
Berriro ere azaldu dira euren historia klinikoa eskuratzeko arazoak izan dituzten gaixoen kexak.
Osakidetzara profesional berriak sartu izanak txartelak berrantolatzea eragin du eta, ondorioz, medikuak aldatzea ezinbestekoa izan da, erabiltzaile askok aurreko medikuarekin jarraitzeko asmoa izan dutelako.
Era berean, kexa batzuetan azaldu da zenbait espezialisten falta nabarmena, adibidez, pediatrena.
Itxaron-zerrendekin lotuta jasotako kexek zerikusia izan dute tratamenduekin, bereziki hauekin: ernalezintasuna, ebakuntza kirurgikoak, espezialistei egindako kontsultak eta probak egitea.
Amiantoarekin erlazionatutako gaixotasunak dituzten gizabanakoen arazoen aurrean, Administrazioari informazioa eskatu zaio amiantoaren eraginetik eratorritako gaixotasun profesionalen inguruko ekintzen aurreikuspenen inguruan.
Gaixotasun kronikoak dituzten gizabanakoei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak egindako "Kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategia Euskadin" dokumentuak, besteak beste, gaixo hauek pairatzen diten ezgaitasuna, beste gaixotasun batzuen artean, kontuan har tzeko beharra azpimarratzen du, baita integratutako plan farmakoterapeutikoen beharra eta gaixorik dauden gizabanakoen partaidetza handiagoa ere. Gainera, sistema soilik hobetu liteke kontuan hartzen baldin bada lehen mailako arreta, ospitaleak eta zerbitzu sozialak interdependenteak direla.
Zenbait gaixo kronikok, lehen eta bigarren mailako linfedemak dituzten gizabanakoek, agenesiaren gaixotasuna duten adingabeek, garunean kalteak jasandako gizabanakoek edo bestelako gaixotasun neurologikoak dituztenek ekintza protokolo oso konplexuak eskatzen dituzte.
Azkenik, buruko eritasunak dituzten gizabanakoei dagokienez, gai bereziki delikatuak dira borondatezkoak ez diren sarrera eta tratamenduak, beste metodo koertzitiboen enpleguak edo esku hartze esanguratsuak ez diren tratamenduak.
4.3. Ingurumen egokia izateko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 45. artikulua
"1. Herritar guztiek dute per tsonaren garapenerako ingurumen egokia izateko eskubidea,baita hura zain tzeko betebeharra ere.
2. Aginte publikoek baliabide naturalen zen tzuzko erabilpena zainduko dute bizimodua babestu eta hobe tzeko eta ingurumena konpontzeko, guztien elkartasun ezinbestekoan oinarriturik.
3. Aurreko atalean ezarritakoa urra tzen dutenen tzako, zigor penalak ezarriko dira legeak esaten duenaren arabera, edo behar denean zigor administratiboak ere bai, eta eragindako kaltea ordaindu beharko dute.
Ingurumenaren arloan jasotako kexa gehienak udal baimenen araubidearen pean dauden jarduera sailkatuen zarata, usain eta keen ondorioz herritarrek jasaten dituzten eragozpenen ingurukoak dira.
Kutsadura akustikoari dagokionez, kexa ohikoenak ostalaritzako establezimenduek –taberna, pub, jatetxe, txoko edo sozietate gastronomikoak– sorrarazten dituzten zaratek eragindako arazoen salaketak dira, establezimendu horiek ez dituztelako isolamendu akustikorako neurriak egokitasunez betetzen, edo musika ekipoen gehiegikeriazko erabilerarengatik.
Asko izan dira gure udalerrietako aisialdirako inguruneetan ezarritako bokatategi eta okindegien aurkako kexak, edo gazte taldeek biltzeko erabiltzen dituzten saltoki edo lonja komertzialen erabilerak eragindako zaratak salatzekoak.
Kasu askotan ikus daiteke, horrelako jarduerek eragindako eragozpenak arintzeko neurriak hartzerakoan, udalen partetik utzikeria edo gehiegizko pasibotasuna dagoela, eta hori kasuan kasuko jarduera- eta irekiera-lizentziak baimentzen dituen administrazioa izanda ere.
Aipagarriak dira ere Administrazioaren obra edo azpiegiturek eragindako zaratengatik erreklamatzeko egindako kexak.
Fenomeno berezia da partikularrek eragindako arazo eta eragozpenen hazkundea. Udalek, ordenantzen bidez, muga onargarriak gainditzen dituzten auzokideek eragindako zaratak zehapen gisa tipifikatu ditzakete.
Zoruaren kutsadurari eta kutsadura hidrikoari dagokienez, uren eta itsas bazterren kalitateari eragiten dioten isurketekin zerikusia duten kexak kontuan hartu behar dira, bai esparru publiko hidraulikoan, bai itsas-lehortarrean, eta zoruaren kutsadura biologiko eta kimikoetan oinarritutako ingurumenaren aurkako eraginak salatzen dituztenak ere. Zehazki, Barakaldoko ingurunean kutsatutako zoruaren egoeraren gaineko bi kexa jaso ditugu.
Kutsadura elektromagnetikoak herritarrak kezkatzen ditu, energia elektrikoa zabaltzeko sareen, wifi bidez Internetera konektatzeko sistemen, telefonia mugikorraren eta telebistaren instalazio eta antenek eragiten dituzten uhinen emisioa dela eta.
Nahiz eta ezin den eremu elektromagnetikoek eragindako arriskua zehaztu ikuspegi guztiz zientifiko batetik, ezta osasunarekiko eragina ere, arauek eta ordenantzek babeserako neurri gehigarriak exijitzen ari dira. Gainera, Administrazioak esku hartu beharko du instalazioen legezkotasuna kontrolatzeko, arau-emaileak diren indarrean dauden araudia eta udal ordenantzak kontuan hartuta.
Bestalde, informazioa lortzeko eskubidearen eta gardentasunaren gaineko izaera orokorreko gomendio bat planteatu da, ingurumenari dagokionez oso garrantzitsua baita eta herri-administrazioen esku dago.
Ingurumen-informazioa eskuratzeko arazoen inguruko kexei dagokienez, berriro ere nabarmendu behar dugu administrazioek bereziki arduratsuak izan behar dutela eskuratutako informazioa emateko, eta, hala badagokio, administrazio-bulegoetan dagoen informazioa zabaltzeko.
Bestalde, oraindik alternatiba guztiak irekita daudelarik ingurumen-gaietan parte hartzea funtsezko elementua da erabaki on bat hartuko dela bermatzeko.
4.4. Etxebizitza duina izateko eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 47. artikulua
"Espainiar guztiek dute etxebizi tza duin eta egokia izateko eskubidea.
Aginte publikoek beharrezko baldin tzak sustatu eta behar diren arauak ezarriko dituzte eskubide hori gauzatzeko, lurraren erabilpena interes orokorrarekin bat arautuz, espekulazioa galarazteko.
Gizarteak erakunde publikoen hirigin tzajarduerak sortutako gainbalioetan parte hartuko du."
Euskal herritarren parte esanguratsu baten arazoetako bat etxebizitza duina eskuratu ahal izateko zailtasun objektiboa izatea da. Botere publikoak etxebizitza babestuen sorrera bultzatzen aritu dira, merkatu librean etxebizitza erostea ezinezko dutenei etxebizitza eskuratzea posible egiteko beste neurri batzuekin batera. Neurriak bereziki zuzendu zaizkie etxebizitza-premia larria duten sektore horiei.
Etxebizitza duinaz eta egokiaz gozatzeko eskubidea nabarmenki mugaturik geratu da azkenaldian, krisi ekonomikoko egoera dela eta. Horrek, pertsona eta talde ahulenen diru-sarrerak murriztea dakarrenez, areagotu egin ditu herritar askok dituzten zailtasunak alokairuko gastuen edo etxebizitzen gaineko hipoteka kuoten ordainketari aurre egin ahal izateko.
Euskal herri-administrazioek "krisiaren aurka hartutako neurriak" nahikoak ez direla ikusi da, horien bitartez dagoen babes publikoko etxebizitza eskaerari erantzun nahi bazaio eta egungo testuinguru ekonomikoan bizitasun handiagoz azaltzen ari den etxebizitza beharreko egoera bereziei aurre egin nahi bazaie.
Adierazi berri den horrek inoiz baino beharrezkoagoa egiten du alokairu babestuari zuzendutako baliabide publikoen hazkundea, eta baita alokairu arrazoizkoagoak eta alokatutako etxebizitzaz gozatzerakoan egonkortasuna bermatuko dutenak izatea ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, foru eta tokiko administrazioekin batera, eta euskal familia eta herritar ugarik bizi dituzten zailtasun ekonomikoak ezagututa, gizarte politikak eta etxebizitza publikokoak koordinatu behar ditu, krisia etxebizitza duinaz eta egokiaz gozatzeko eskubidean eragiten ari den eragin negatiboak arintzeko eta gizarte bazterkeriako egoerak saihesteko.
Ondorioz, adituen iritzia gure eginez, egungo krisia aukera bat bezala hartu behar da euskal herri-administrazioek etxebizitza programak eta politikak berritzeko duten moduaz hausnartu eta horiek aztertzeko, horren bitartez herritar guztiei etxebizitza duina eta egokia bermatu ahal izateko.
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren kudeaketak legezko prozedura bermeak sartu behar ditu, herritarren eskaeren baja eta aldarazpen ebazpenak ez egiteko etxebizitza babestuaren eskatzaileei babesgabetasuna eragiteko moduan.
Bestalde, gabeziak edo hutsak konpontzea etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubideari estuki lotuta dagoen betebehar bezala hartu behar da, eta administrazioek arreta bereziarekin eskatu behar diete hori enpresa eraikitzaileei.
Alokairuaren merkatuan izaten den esku-hartze publikoak, alokairu babestuen edo berariazko programa publikoen bitartez, sustatu egin behar du alokairuan parte hartzen duen alderdi bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak ezagutzen dituela, eta herri-administrazioei egoki dakizkiekeen bitartekaritza edo aholkularitza lanak hobetzen direla zaindu.
4.5. Ezgaitasun fisikoa, sentimenezkoa edo psikikoa dutenen ¬eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua
"Aginte publikoek minusbaliatu fisiko, sentimenezko eta psikikoen tzako preben tzio, tratamendu, birgai tze eta gizartera tze politika egingo dute. Behar duten zainketa espezializatua eskainiko die, eta lagun tza berezia emango die, izenburu honetan hiritar guztien tzat ezarri diren eskubideak erabili ahal izan di tzaten.
Ezgaitasunen bat duten pertsonek eguneroko bizitzan zailtasun handiak izaten jarraitzen dute hori berdintasunezko baldin tzetan garatu ahal izateko, arazoak baitituzte hirian ibiltzeko, erabilera publikoko eraikinetara sartzeko, garraioa erabiltzeko edo lanpostua eskuratzeko.
Botere publikoek beren kasa bizi ahal izatea bermatu behar die ezgaitasunen bat duten pertsonei, oinarrizko premiak betetzeko nahikoak diren laguntzekin.
Espainiako Estatuan ezgaitasuna tratatzeko moduan aldaketa handia ekarri du Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Konbentzioa 2008ko maiatzaren 3an indarrean sartu izanak. Ezgaitasunak tratatzerakoan, hitzarmenak errehabilitazio eredua gainditu, eta gizarteari eta dibertsitateari loturiko eredu bat ezartzen du.
Ingurune fisikoaren edo hirigunearen eta eraikinen irisgarritasuna dela eta, oraindik ere ezgaitasunen bat duten pertsonek erreklamazioak jartzen dituzte erakunde honetan. Urtero ari gara erreklamatzen administrazio publikoei, eta bereziki udalei, analisi sakon bat egin dezatela irtenbide teknikoak instalatzeko hautabideen inguruan, hiriguneen irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Horri dagokionez, herritar guztiek berdintasun egoeran erabil ditzaketen instalazioei lehentasuna ematea hobesten dugu; horrela aukera berdintasunaren eta bereizkeriaren aurkako printzipioa gauzatuko dira, ezgaitasunak dituzten pertsonen kasuan. Horregatik, gure iritziz, araudian ezarritakoa betetzeko, lehentasuna eman behar zaio egokituriko igogailuen instalazioari, eta bigarren mailan utzi behar da arrapala nahiz eskailera mekanikoen edo tapiz gurpildunen soluzioa.
Asko aurreratu bada ere, garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala da ezgaitasunen bat duten pertsonen aldarrikapen nagusietako bat, eta erronka handi bat, Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresetako eragileek aurre egin beharrekoa. Hori guztia egiaztatu ahal izan dugu erakunde honek EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin duen txosten-diagnostikoan.
Baldintza berberetan emango den hezkuntza eta prestakuntza da sistemaren beste oinarrizko zutabeetako bat ezgaitasunen bat duten pertsonak erabat eta aktiboki gizartera daitezen. Nolanahi ere, hezkuntza-errealitateak asko falta du helburu hori lortzeko; hala egiaztatu dugu, esate baterako, lanbide-heziketako prestakuntza-zikloetako irakaskuntzetan zeinu-mintzairako interpreterik ez dagoela-eta gorrek aurkeztutako erreklamazioetan.
Zergei buruzko araudiak zerga-onurak ezartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...). Horien bidez, batetik konpentsatu egin nahi dira ezgaituren bat duten familiak, gastu handiagoa egin behar izaten baitute, eta, bestetik, familia horiei eragiten dien ahalmen ekonomiko txikiagoari erantzun asmo zaio. Alabaina, gaur-gaurkoz dauden onuren aplikazioa kasu askotan interpretazio formalisten baitan dago. Horri dagokionez, uste dugu une oro interpretazio finalistak aldeztu behar direla, ezgaitasuna duten pertsonei onura horietaz baliatzeko modua emateko, baldin eta horretarako oinarrizko betekizunak betetzen badituzte.
Azkenik, adierazi nahi dugu oraindik ere Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko daudela komunikazioaren irisgarritasuna bermatuko duten neurri teknikoak. Horrela, garraio publikorako irisgarritasunari dagokionez, komunikatzeko zailtasunak dituzten gizabanakoen irisgarritasuna bermatzeko neurrien erabateko gabezia nabarmena da. Era berean, egiaztatu dugu eraikin publikoetako arreta-guneak kokatzen diren lekuetan informazioa eta komunikazioa erraztuko duten baliabide teknikoen hutsa, hezkuntza, osasun eta baliabide sozialen irisgarritasunari dagokionez. Horregatik, uste dugu erabakigarria dela botere publikoen jarduketen bidez irisgarritasun-baldintzak ezartzea komunikazioan, ikusmen- eta entzumen-urritasuna dutenen bereizkeriarik ez jasateko eskubidea bene-benetakoa izango dela ziurtatzeko eta pertsona horiek gainerakoek dituzten aukera berberez gozatu ahal izateko.
4.6. Adinekoen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua
"Aginte publikoek, pen tsio egoki eta aldizka eguneratuen bitartez, adineko per tsonen nahikotasun ekonomikoa bermatuko dute.
Eta familiaren betebeharrak alde batera utzita, euren ongizatea sustatuko dute gizarte zerbi tzu sistema baten bitartez, osasun, etxebizi tza, kultura eta aisialdiko arazo espezifikoak konpontzeko."
Adineko pertsonen kolektiboa gero eta handiagoa da bizi-itxaropena areagotu egin delako. Horrez gain, oso talde heterogeneoa da; izan ere, batetik, autonomia pertsonala eta gizartean aktiboki esku hartzeko gai diren pertsonak barne hartzen ditu, eta, bestetik, autonomia pertsonala oso mugatuta duten menpeko pertsonak.
Zahartze aktibo eta salbagarria gero eta garrantzitsuagoa da, adineko pertsonek bizitza aktiboa eta autonomoa egitea sustatzen da, eta, horrela, pertsonen bizitza-kalitate hobea lortzeaz gain, gizarte zerbitzuen iraunkortasunerako ere mesedegarria da.
Horrenbestez, beharrezkoa da botere publikoek konpromisoa hartzea adineko pertsonen parte-hartze soziala sustatzeko eta autonomia pertsonala bultza tzeko.
Bizitza aktibo hori lortzeko, ezinbestekoa da diru-sarrera duinak izatea.
Bestalde, kezkagarriak dira adineko pertsonek jasaten dituzten tratu txar egoerak, bereziki, psikologikoak. Errealitate hori ez da guztiz azaleratu, eta, ondorioz, beharrezkoa da tratu txarrak prebenitu eta antzemateko neurriak hartzea. Eusko Jaurlaritzak adineko pertsonen kontrako tratu txarren kontra borrokatzeko plan bat prestatu beharko luke.
Bestalde, aipatzekoa da, 8/2010 Errege Dekretuan defizita murrizteko aurrez ikusten diren aparteko neurriei dagokienez, menpekotasunagatiko prestazioak eskuratzeko eskubidea sortzen den unea aldatu egin dela; izan ere, prestazioak onartzen dituen ebazpena ematen denetik aurrera sortuko dira, edo, berariazko ebazpenik ematen ez baldin bada, eskaera egiten denetik sei hilabetera.
Neurri honek eskubidearen eskaeraren unera itzultzeko atzeraeragina ezabatzen du eta bi foru aldundiren foru dekretuetan erantsia izan da, Araban eta Bizkaian.
Osasun eta gizarte arreta aldibereko, koordinatu eta iraunkorrerako beharrak, arretaren jarraitutasun printzipiorako doituta, garrantzi berezia hartzen du adinekoen kasuan, eta bereziki menpekotasuna duten adinekoenean. Hori dela eta, aparteko interesa pizten duen dokumentua da EAEko arreta soziosanitarioaren irizpideak garatzeko dokumentu-markoa.
Egoitzetako plazen prezio publikoarekiko desadostasuna agertzen zuten kexa batzuk direla eta, berriro ere azpimarratu da hiru foru aldundiek adineko pertsonentzako egoitzen plazetarako ezartzen dituzten prezio publikoen zenbatekoen arteko desberdintasunak. Prezio publiko horiek homogeneizatzeko joera izan beharko lukete, edo, gutxienez, aldea gutxitu beharko litzateke.
Titulartasun publikokoak izan arren kudeaketa pribatukoak diren adineko pertsonentzako egoitza zerbitzuetako lan-gatazkek argi adierazten dute beharrezkoa dela langileen greba-eskubidea eta egoitzetako adineko pertsonen osasunerako eta arreta zerbitzua jasotzeko eskubidea bateratzea.
Zorionez, Donostiako Aldakonea egoitzako eta Gasteizko Ariznavarra egoitzako gatazkak, zenbait hilabetez luzatu ondoren, behingoz amaitu dira.
Bukatzeko, aipatzekoa da, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeari dagokionez, paradoxikoa dela, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren arteko banaketa ikusirik, zerbitzua I. graduko menpekotasuna duten pertsonei ukatzea eta, halere, pertsona autonomoek zerbitzua jasotzea, nahiz eta horiei zuzendutako arreta udalaren eskumena den.